Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

NOR GAREN

PROFESIONALTASUNA ETA ZERBITZUAREN KALITATEA

Gure enpresa-filosofiak hurbiltasuna, bana-banako tratua, arintasuna eta harreman pertsonala ditu oinarri. Hori da gure negozioaren ildo estrategikoa. Gure sektorean bat-egite edo xurgapen ugari izan dela kontuan hartuta, uste dugu garraio-enpresa batean tamainak ez duela zerbitzu hobea bermatzen. BIDEAN GARRAIOAK enpresaren bolumenari eta dimentsioari esker, profesionaltasun eta kalitate handiagoa eskain dezake zerbitzuan. Horrez gain, gure esperientzia profesionala dugu berme, sektorean 35 urte baino gehiago daraman bigarren belaunaldia gara-eta.

GIZATALDEA - GURE FAKTORE BEREIZGARRIA

Arrakasta lortu duten antolakunde guztietan pertsonak izan dira enpresaren aktibo nagusia. BIDEAN GARRAIOAK enpresan lana ongi egitea eguneroko helburu duten profesionalak ditugu lanean. Horretarako, behar den guztia egiten dugu negozioaren arlo guztietan enpresarekin identifikatuta eta konprometituta dagoen benetako taldea mantentzeko.